Agur Pepe
Posted on Martxoa 6th, 2009 in eguneroko bizitza | No Comments »
orain gutxi alde egin dek
aio ere esan gabe
gaixotasunak jota
ai ze atsekabe
kontrasteko gizona
bai gerra bai pake
bihotzean zeraman
betiko nerabe

orain gutxi alde egin dek
aio ere esan gabe
gaixotasunak jota
ai ze atsekabe
kontrasteko gizona
bai gerra bai pake
bihotzean zeraman
betiko nerabe

“
Maus, lotara zoazenean ere irakurtzeari utzi ezinik joaten zara. Arratoietariko bik maitasunaz hitz egiten dutenean, hunkitu egiten zaituzte, beraien sufrimenduarekin, negar egiten duzu. Pixkanaka maitasuna, pairamena, umorea eta eguneroko bizitzako frogen gainditzea erakusten duen ipui honen bitartez, Europa Ekialdeko famili zahar honen lenguaiaz liluratuta geratzen zara, bai eta bere mailaz mailakako erritmo hipnotikoaz ere. Irakurketa amaitu duzunean, mundu magiko hori uzteak pena ematen dizu (eta berriz bertara eramango zaituen hurrengo aleaz amets egiten duzu…)” Umberto Eco.
Ezkonduta pozik eta gartsu
Goaz Burkina Fasora
Lagun ugarik galdetu dute
kantabriako kastrora?
Beltzak ugari ta pobre franko
Parre gutxi haien kolkora
Lanabesik gabe lan ugari
Ez aitzurra ez aizkora
Denbora pixkat pasako al da
Berriz joateko basora
Lanabes: tresna, erreminta, langai, makina, erabilgailu.
Doinua: doinu_fitxa
THE SPIRIT-ekin arrakasta nabarmena irabazi ondoren, Will Eisner-rek komiki munduaren norabidea erabat aldarazi zuen irudi-eleberria izango zena erditu zuenean, zeinaren bitartez komikia helduen munduan sartzea lortu zuen, istorio serio eta sakonagoak aurkeztuz. Liburu honetan aurkitzen diren CONTRATO CON DIOS, ANSIA DE VIVIR eta LA AVENIDA DROPSIE, esandakoaren erakusle dira.
Berria erosi dut goizean
Eta ara non sorpresa
Enrique Morenteri egindako
Elkarhizketa erreza
Picassok pintatu zun “Guernica”
Bere diskaren apeza
Halere zalu esangoizuet
Hori notizi deuseza
Mikel Laboa Morenterentzat
Da_abeslarien markesa
Zalu: adb. laster, arin, bizkor, bizi, azkar zauli.
Doinua: http://www.bertsozale.com/bertso/doinutegia/audio/liburuki3_1629a.mid
![]() |
| Tindouf 08 |
Pazko Astean erdi_oporretan
Hegazkinaren asperra
Sahara aldean ezagutu nun
Ezinbesteko ankerra
Herri zapaldu eta ahaztu
Gogaitua ta landerra
Halere bizi poz indartsua
Ageriko zen ederra
Denon laguntza beharko dute
Lortzeko herri librea
Lander: izena. 1.behartsu, pobre, txiro, lurgabe; 2. eskale, eskeko; 3. arrotz, erromes, atzerritar; 4. oihal arrunt.Doinua: http://www.bertsozale.com/bertso/doinutegia/audio/liburuki3_1638a.mid
Lepoaldea moztu eta gero
leheneratzeko gelan
Esnatu bezin pronto egin nun
txisa, oraingon kupelan.
Aingeru ilehori bat nuen
aingura uspelgunean
Txute ederra sartu zidaten
zainetan gora, ah ze lan!
Drogen bidean zuzen sartu nin-
duten modurik merkean
Uspelgune: izena. Paraje sombrío.
Doinua: http://www.bertsozale.com/bertso/doinutegia/audio/liburuki3_1638a.mid
Ebakuntza gela baten nago
ausart, trebe eta zangar
Erizain franko ta anestesista
medikua eta abar
Kamilero txistezale batek
ekarri nau oso zakar
Zangartea melatzen hasi zait
ai ama a ze zoritxar
Galdua ditut ohore, lotsa,
duintasun eta indar.
Zangar: izond. Kementsua, indartsua, ausarta. Gudari zangarrak.
Zangarte: izena. 1. Hankartea. 2. Zangotraba. 3. Urrats handia.
Doinua: http://www.bertsozale.com/bertso/doinutegia/audio/liburuki3_1629a.mid
J. Delorsen http://www.unesco.org/education/pdf/DELO…) zuzendaritzapean UNESCOri egindako txostenean oinarritu omen dira euskal curriculumeko konpetentzien proposamena egiteko. Bertan, hezkuntzaren lau zutabe edo oinarri aurkezten dira: ezagutzen ikasi, egiten ikasi, elkarrekin bizitzen ikasi eta izaten ikasi. Funtzio horiei guztiei komunikatzen ikastea gehitu diete. Noski, hori ez da debalde. Arrazoiren bat edo beste izango da hori horrela izatea erabakitzeko.
Derrigorrezko Eskolaldirako Euskal Curriculumean (32. orrialdea) esaten den bezala: “Gure planteamenduaren arabera, irakasle guztiak hezitzaileak dira, eta haien funtzioa ikasleak bizitzaren eremu guztietan modu egokian jarduteko prestatzea da. Irakasleen funtzioa ez da “haien” diziplina irakastea bakarrik; gainerako irakasleekin batera, komunikatzen, elkarrekin bizitzen, norbera izaten, egiten eta ekiten ere irakatsi behar baitute. Horrek guztiak hezkuntzari eta hezkuntzaren irakaskuntzari buruzko ikuspegi aldaketa dakar, eta pentsamenduan eta irakasleen jardunean aldaketak eta doitzeak behar ditu.”
Auzi honetan, nahiz eta testuan zehar konpetentziek garrantzi berdina dutela hainbatetan aipatzen den, eta nahiz eta neu ere baieztapen horrekin bat etorri, gaur egun komunikazio eraginkorrari tentu berezi bat zor zaiola esango nuke. Komunikabideak, mundu global berri honetan, azken hamarkadetan garatze prozesu itzelenetakoa jasan duten faktorea dira, beste batzuen artean.
Oraintsu EEBB-tan dudan lagun baten gorabeherak ezagutzea zoragarria da, bere ondoan egotearen antzekoa da, poteatzen edo afari bat egiten degunean kuadrilako gehienok dakigu zertan dabilen eta horretaz hitz egiten dugu kasik laguna present balego bezala. Antropologia ikasten nueneko beste lagun pare baten ikerketen pausorik pausoak jarraitzeko ere erraminta ezin hobea da bloga. “Trabajo de campo” egiten ari dira hortik zehar, eta gozada bat da “El antropologo inocente”-ren zuzeneko bertsioak irakurtzea(http://www.anthroblogs.org/antropologia/archives/antropologia/antropologos/antropologos_britanicos/nigel_barley/el_antropologo_inocente/). Eta abar luze bat.
Baina hezkuntzari begira, hezkuntza formal eta akademikoari begira, ezinbestekoa suertatzen zait urrutiko hezkuntzan pentsatzeak, edo Universitat Oberta de Catalunya-n adibidez. Hau da, presentziarik ez dagoenean, ezin denean eman, irtenbide miresgarria da bloga. Baina bestalde, ikasgelaz gaineko zer eskeintzen du blogak, blogen bitartez komunikatzen den ikasle taldeak zer irabazten du? Gauza gehiegi ez. Ez det gaizki dagoenik esan nahi, edo txarra denik; baina bai, ezin daitekeela inolaz ere ikasgelan ematen den harreman interakzio magiko horren ordezko izan. Lagungarri bat, beste erraminta bat gehiago, teknologia berrien menpe bizi garen garai honetako beste instrumentu bat; bai, bai, eta bai.
Beste adibide bat, askoz garrantzitsuagoa iruditzen zait Garapenerako Hezkuntza batean lan egitea, “hirugarren mundua”-rekiko dugun distantzia areagotuko duten teknologia berriekin lan egitea baino. Guk aurrera eta aurrera ekiten dugu 100 kilometro orduko abiaduran, eta hegoaldeko herrialde gehienak 20 kilometro ordukoan, behintzat faktore ekonomikoen arabera; eta ezinbestekoa da tarte hori murriztea. Horrek ez du esan nahi blogak baztertu egin behar direnik, beste funtzio batzuk bilatu dakizkiokegula baizik, adibidez, auskalo nungo unibertsitateko ikasleekin harremana bideratzea.
Ohera joan nintzen negar egitera aita etorri bitartean. Amonaren eroria ezin burutik kendu nenbilen. Behin eta berriz zetorkidan amonaren aurpegiak amaren oina kolpatzearen irudia. Plaust! Amona errenka, begiak zerura begira eta amaren oina. Plaust! Ur txorrota, kikara, amona errenka, eskutrapua, begiak zerura eta amaren oina. Plaust! Eta plaust! Eta plaust! Etenik gabe, amaierarik gabe. Azkenean loak hartu ninduen.
Deblauki esnatu nintzen bihotzeko kolpe batek jota. Sukaldera jeitsi nintzen eta lurrean botata bezala jarraitzen zuen eskutrapuak amonaren irudia itzuli zidan begitartera. Plaust! Eta negarra erne zitzaidan berriz ere lehorturik nituen makarrak garbituz. Trapua hartu eta ohera bueltatzea pentsatu nuen. Amonaren logela paretik pasatzen ari nintzela Nuria nola zegoen ikustea otu zitzaidan, elkarrekin lo egiten bait zuten amonaren nahi espresuaz. Poliki poliki, Nuria ez esnatzeko ahaleginez, atea irekitzen hasi nintzen. Aita ahizparekin zegoen. Buruz gora etzanda zegoen. Nuria esna eta jolasean, barre-algaraka. Aita bilutsik zegoen eta Nuriak bere zakil tenteari eragiten zion. Aita zurrungaka. Astindu bat sentitu nuen erraietan. Eta nere burua ikusi nuen Nuriaren tokian. Jolasean. Eta aitaren zurrungak hasperen eta intziri bilakatu ziren. Orduan jolas, olgantza eta jakin-mina zena, instant batean zer mingarri, garratz eta mingots batean bilakatu zen. Nere burua jolasean ikusten nuen eta Nuria ordea aitaren doilorkeriaren menpe.
Ikuskizun nazkagarri hark goragalea ekarri zidan eta ikastolara korrika batean iristen ari nintzela hiru aldiz egin nuen oka.
Mirenek nahi nuenean beregana jotzeko esaten zidan beti, baita ikasgelatik irten behar banuen ere, berak irakaslearekin hitz egingo zuela. Lasai egoteko. Eta hemen aurkitzen naiz, bere ate parean, zutik, zer egin ezin jakinda. Kaskezurrean kola txuriz blaituriko korapilo ertsi bat daukat burmuinaren ordez. Amona amaren oin gainean ikusten dut. Gero eta haundiagoa egiten ari da. Nuria gaixoa. Hain handia da ezen begiak beren zuloetatik eroriko zaizkidala pentsatzen hasia naiz. Amona gerlaria ahuspez. Tripetako heste nahasiak baino are egoera larriagoan sentitzen dut burua. Ama jakitun. Zurrunbilo geldiezin batean nago eta buru-tripetatik gorputzeko gainontzeko organuetara doa abiada bizian, parean topatzen duena berekin eramanaz, dena hankaz gora irauliz. Ama ezjakin. Eskumuturrak gogor hestutzen ditut eta azkazalekin esku-azpiak zartatzen ditut odola ixurtzeraino. Aita basati zikoitza. Besoetako tentsioa hanketara doa eta ostikoka hasi aurretik nahiago dut berriz korrika hastea indarrak galdu arte. Orduan atea ireki eta Mirenen aurpegi garbia agertzen da. Eskua zabaltzen dit barrura sartzeko keinua eginez: “Beti dago beste pauso bat emateko, baina zuk eman behar duzu”.
Eskua poltsikoan sartu eta amonaren eskutrapua hartzen dut negarrari eusteko.