zangar
Posted on Martxoa 6th, 2008 in hitz ezkutua |
Ebakuntza gela baten nago
ausart, trebe eta zangar
Erizain franko ta anestesista
medikua eta abar
Kamilero txistezale batek
ekarri nau oso zakar
Zangartea melatzen hasi zait
ai ama a ze zoritxar
Galdua ditut ohore, lotsa,
duintasun eta indar.
Zangar: izond. Kementsua, indartsua, ausarta. Gudari zangarrak.
Zangarte: izena. 1. Hankartea. 2. Zangotraba. 3. Urrats handia.
Doinua: http://www.bertsozale.com/bertso/doinutegia/audio/liburuki3_1629a.mid
3 Responses
Bazen garaia motel hemendik berriz ere ikusteaz. Seguro den-dena ondo joan zela, ezta?. Nik behintzat ondo errekuperatuta ikusi zintudan…
Bai egia dek, izan e honen zangartekoa ez dek nolanaikoa.(jajaja). Baina behin kontatzen hasita kontau zak ba ebakuntzaren ondorengo hire lehenbiziko eskaria? egarrik al hengoan edo oraindik ametsetan laketeko barran?
Aupa bertsolari!!!
Jadanik fitxauta zare!! Oin kontuz idazten dezunakin!
Muxuk
Noe