zalu
Posted on Maiatza 29th, 2008 in hitz ezkutua | 5 Comments »
Berria erosi dut goizean
Eta ara non sorpresa
Enrique Morenteri egindako
Elkarhizketa erreza
Picassok pintatu zun “Guernica”
Bere diskaren apeza
Halere zalu esangoizuet
Hori notizi deuseza
Mikel Laboa Morenterentzat
Da_abeslarien markesa
Zalu: adb. laster, arin, bizkor, bizi, azkar zauli.
Doinua: http://www.bertsozale.com/bertso/doinutegia/audio/liburuki3_1629a.mid
5 Responses
Ze ostia itten du Morentek bertso batean?????
Inaki nere belarrietara lenbiziko esaldiak min ematen dostak.
bueno edonola ere zorionak ta ezkontzarako prestatzen joan zaite habaneraaaaaaaaaaaaaaaaaa!
A ze fusioa, Morente eta Laboa, zu bai artista!!!! Ez zaitut abandonatu, tarterik ez det izan blogean sartzeko.
interested…