Archive for the ‘eguneroko bizitza’ Category

Agur Pepe

Posted on Martxoa 6th, 2009 in eguneroko bizitza | No Comments »

orain gutxi alde egin dek
aio ere esan gabe
gaixotasunak jota
ai ze atsekabe
kontrasteko gizona
bai gerra bai pake
bihotzean zeraman
betiko nerabe
pepe1

zainak ezkutatzeko gaitasuna

Posted on Urtarrila 22nd, 2008 in eguneroko bizitza | 1 Comment »

Posible al da zainak beren kasa ezkutatzea? Eduki al dezakete horrelako gaitasunik? Eta hala izango balitz, zertarako nahiko lukete inorengandik ezkutatzea? Zer lukete irabazteko?

Azken urte hauetan, adinean ere aurrera goaz nonbait, hainbatetan tokatu izan zait erizain guapa batek odol atera behar izana. Eta hara zer diren gauzak non, bata bestearen atzetik, protokolo bera bete izan duten nere zainen ezkutatzeko afizio berezi honen aurrean –erizain eskolak ondo betetzen omen du bere lana-: “tira, beste besoan saiatuko naiz” normaltasun tonu zeremoniatsu bat erabiliz; “jesusmaria, nerbioso al zaude motel?” eta eskumuturretan saiatzen da, kolpetxo batzuk ematen dizkidate zainak berpiztu nahian bezala eta bromekin jarraitzen dute ni lasaitu bide. “Ezkutatu egiten al dira ba?” nik, egoera ez zaidala arraro egiten erakusteko; eta beste eskumuturrean somatzen ditut kolpeak; “ba ez da inolako txorakeria, aizu”, nere egoera emozionalaren arabera zainak ager eta desagertarazteko gaitasuna eduki dezakedala baieztatuz bezala. Hurrena ariketa fisikoak dira, besoa gora eta behera eragiteko agintzen didate, eskua itxi eta ireki ez dakit zenbat bider, eta finean “tira, saiatu egingo naiz bale…?”, batere ziurtasunik erakusten ez duen doinuaz. Halere okerragoa litzateke asperrak bultzatutako saiakera balitz.  

Nik ez dakit zain txikiak ditudan, urduritasunaren ondorioz edo haurtzaroko trauma baten ondorioz burmuinak ezkutatzeko agindua bidaltzen dien zainei, kolore gabeko odola dudan, edo zer arraio pasatzen den!, baina, argiesangoizut, erizain petral hoiei nee errue dala entzutez potrotaino nao, ostia!