Archive for the ‘hitz ezkutua’ Category

lanabes

Posted on Urria 22nd, 2008 in hitz ezkutua | No Comments »

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Ezkonduta pozik eta gartsu

Goaz Burkina Fasora

Lagun ugarik galdetu dute

kantabriako kastrora?

Beltzak ugari ta pobre franko

Parre gutxi haien kolkora

Lanabesik gabe lan ugari

Ez aitzurra ez aizkora

Denbora pixkat pasako al da

Berriz joateko basora

 

Lanabes: tresna, erreminta, langai, makina, erabilgailu.

Doinua: doinu_fitxa

zalu

Posted on Maiatza 29th, 2008 in hitz ezkutua | 5 Comments »

Enrique Morente

Berria erosi dut goizean

Eta ara non sorpresa

Enrique Morenteri egindako

Elkarhizketa erreza

Picassok pintatu zun “Guernica”

Bere diskaren apeza

Halere zalu esangoizuet

Hori notizi deuseza

Mikel Laboa Morenterentzat

Da_abeslarien markesa

  

Zaluadb. laster, arin, bizkor, bizi, azkar zauli.

Doinua: http://www.bertsozale.com/bertso/doinutegia/audio/liburuki3_1629a.mid

lander

Posted on Apirila 30th, 2008 in hitz ezkutua | No Comments »

Tindouf 08

Pazko Astean erdi_oporretan

Hegazkinaren asperra

Sahara aldean ezagutu nun

Ezinbesteko ankerra

Herri zapaldu eta ahaztu

Gogaitua ta landerra

Halere bizi poz indartsua

Ageriko zen ederra

Denon laguntza beharko dute

Lortzeko herri librea

Lander: izena. 1.behartsu, pobre, txiro, lurgabe; 2. eskale, eskeko; 3. arrotz, erromes, atzerritar; 4. oihal arrunt.Doinua: http://www.bertsozale.com/bertso/doinutegia/audio/liburuki3_1638a.mid

uspelgune

Posted on Martxoa 14th, 2008 in hitz ezkutua | 1 Comment »

it’s not lupus

 Lepoaldea moztu eta gero

leheneratzeko gelan

Esnatu bezin pronto egin nun

txisa, oraingon kupelan.

Aingeru ilehori bat nuen

aingura uspelgunean

Txute ederra sartu zidaten

zainetan gora, ah ze lan!

Drogen bidean zuzen sartu nin-

duten modurik merkean

Uspelgune: izena. Paraje sombrío.

Doinua: http://www.bertsozale.com/bertso/doinutegia/audio/liburuki3_1638a.mid

zangar

Posted on Martxoa 6th, 2008 in hitz ezkutua | 3 Comments »

Ebakuntz-gela 

Ebakuntza gela baten nago

ausart, trebe eta zangar

Erizain franko ta anestesista

medikua eta abar

Kamilero txistezale batek

ekarri nau oso zakar

Zangartea melatzen hasi zait

ai ama a ze zoritxar

Galdua ditut ohore, lotsa,

duintasun eta indar.

 Zangar: izond. Kementsua, indartsua, ausarta. Gudari zangarrak.

Zangarte: izena. 1. Hankartea. 2. Zangotraba. 3. Urrats handia.

Doinua: http://www.bertsozale.com/bertso/doinutegia/audio/liburuki3_1629a.mid